argia.eus
INPRIMATU
Eider Perez de Heredia, Nafarroako Berdintasun teknikaria
“Eraso sexisten beldurra zabaldu eta horrekin negozioa egiten ari dira”
  • Zur eta lur hartu dituzte Nafarroako Berdintasun teknikariek festa girorako enpresa zenbaitek egindako proposamenak. Edalontzia estaltzeko tapak edo eta edarian drogarik dagoen ikusteko eskumuturrekoak.

Euskalerria irratia @fm983irratia Haritz Pascual Garjon 2024ko abenduaren 06a

“Arreta erasotzailearengan jarri beharrean, emakumeongan jartzen dute horrela, beldurra zabalduz eta horrekin negozioa egiten” salatu du Euskalerria Irratian Eider Perez de Heredia Berdintasun teknikariak.