argia.eus
INPRIMATU
Eraso sexista gertatu da Barakaldon
  • Emakume batek sexu eraso saiakera pairatu izana salatu du. Erasoa gaitzesteko, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak kazerolada deitu du astelehenean.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 23a

Segurtasun sailaren arabera, martxoaren 20ko ostiralean jazo zen erasoa, Barakaldon. Emakumeak salatu duenez, gizona sexu erasoa egiten saiatu zen. Gertakariaren harira, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta igandean atxilotu zuten ustezko erasotzailea.

Erasoa gaitzesteko, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak kazerolada deitu du astelehenean, 21:00etan. Horrez gain, jendeari eskatu diote hurrengo 48 orduetan sare sozialen bidez argazkiak bidaltzeko, erasoa gaitzesten duten kartelekin.

Barakaldoko Udalari azalpenak eskatu dizkio Argitanek, argitzeko nola gertatu den erasoa.