argia.eus
INPRIMATU
Eraso matxista batengatik salatu duten Avirongo jokalariak biktima salatuz erantzun du
  • Baionako Aviron taldeko Félix Le Bourhis jokalariaren bikotekideak haren aurkako denuntzia bat jarri du. Salatu duenez, aurpegian ukabilkada bat eman zion eta hainbat hortz apurtu zizkion. Jokalariak, berriz, “difamazio eta indarkeriagatik” salatu du emakumea.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko otsailaren 23a
FĂ©lix Le Bourhis

Sud Ouest egunkariak zabaldu duenez, mediku ziurtagiri batek lanerako aldi baterako ezintasuna eman dio biktimari. Hortzak hautsirik eta masailezurreko mina duela berretsi du. Klub txuriurdinak ez du deklaraziorik egin.

Ustezko gertakariak urtarrilaren 29ko gauean gertatu ziren, talde lapurtarraren garaipen baten ondoren. Emakumeak sare sozialen bitartez salatu zuen erasoa, egunkariak azaldu duenez. “Nire bikotekide Félix Le Bourhisek jipoitu egin nau (…) Zabaldu nahi dut, ez nau lotsatzen (…) Edonori gerta dakioke, edozein unetan”, idatzi zuen. Mezua ezabatu egin dute.

Le Bourhisek bikotekidearen aurkako salaketa ezarriz erantzun du. Jokalariaren bertsioaren arabera, emakumea izan zen bera erasotzen saiatu zena.