Bandera koloreanitza soinean eramaten zuten bi gazteri eraso egin zieten larunbat goizaldean. Iraindu eta kolpekatu egin zituen 23 urteko beste gazte batek.
LGTBIQ+ kolektiboarekin identifikatzen den bandera eramateagatik erasoa pairatu zuten bi gaztek Iruñeko Alde Zaharreko Aldapako sanfermin jaietan. 19 eta 23 urteko gazteek soinean bandera koloreanitza zeramaten eta beste gazte batek, 23 urtekoak, irainak eta kolpeak eragin zizkien. Eraso homofoboa izan dela gaitzetsi dute. Erasotzailea atxilotuta eraman zuen Udaltzaingoak. Hiru delitu egozten dizkiote: pertsonaren osotasun moralari eraso egitea, lesioak eragitea eta udaltzainei erresistentziaz erantzutea.
Albiste hau Euskalerria Irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.