argia.eus
INPRIMATU
Eraso egin diote Frankismoa ikertzen ari den abokatu baten bulegoari
Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko azaroaren 08a
Gustavo García bere bulegoan, erasoaren ondoren. (Arg: Farodevigo.es)

Horrez gain, bufetean svastikak egin dituzte. Baina ez hori bakarrik. Erasotzaileek koadroak zulatu, liburuak apurtu eta gelan zehar barreiatu dituzte. Txikitutako objektuen gainean, gorotza bota dute.

Alternativa Galega de Esquerda alderdiak erasoa eta “ixiltasun konplizea” salatu ditu. Ekintza “zitala” da, haren ustez: “Frankismoaren garaiak ekartzen ditu gogora eraso honek, bestelako ideiak defendatzea oso garestia izan zitekeen uneak”.

“Pasibitatea”. Hori da AGEk gainontzeko alderdiei leporatzen diena. Era horretan erasoei “zilegitasuna” ematen dietela deritzo.

Gertaeraren ingururko iritzia eskatu dio Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariari. Izan ere, AGEren aburuz, “ez da ekintza isolatu bat”.

“Espainiako estatu osoan egiten dituzte eraso faxistak”, kritikatu dute.