Egoitz Txurrukak (@wearesurfers) Twitterren salatu duenez, Bilboko Las Bovedas tabernako zerbitzari bat oldartu egin zitzaion edariak euskaraz eskatu zizkionean. Haserre eta jarrera desafiatzailearekin zuzendu zitzaiola dio Txurrukak, berari gazteleraz hitz egiteko aginduz.
Bezeroa gazteleraz hitz egiteko prest agertu zen, baina erantzuna are bortitzagoa izan zela nabarmendu du: “Nire euskararekin popatik hartzera joan nintekeela esan zidan, aterako bidea erakutsiz”. Zerbitzariaren jarrera ikusita zerbait hartzen ari ziren bezero batzuek alde egin zuten.