argia.eus
INPRIMATU
Eraso egin diete 1936ko gerran Erreniegan hil zituzten 92 herritarren omenezko oroitarriei
  • Gerra Zibilean hil zituzten 92 herritarren omenezko oroitarriak jarriak dituzte Erreniegan eta pintura gorri eta horiarekin erasotuak agertu dira. Asteburuan egin zituzten batzuk, baina astelehen goizean pintaketa gehiago ere aurkitu dituzte.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko otsailaren 06a

Erreniegako Hilobiak plataformak salatu du erasoa. Pintura gorria eta horiarekin zikinduta agertu dira Erreniega mendian jarriak dituzten oroitarriak. Frankismoan eta Gerra Zibilean hil zituzten 92 herritarren omenezko oroitarriak dira.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta