argia.eus
INPRIMATU
Eraso arrazistek gora egin dute Frantziako Estatuan
  • 14 urtetik gorako 1,2 milioi herritarrek gutxienez eraso arrazista bat jasan du urtean Frantziako Estatuan, baina erasoen %2 baino ez da salatzen, biktima izan zarela frogatzeak dituen zailtasunengatik. Giza Eskubideen Kontsulta-Batzorde Nazionalaren datuak dira.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 19a

Frantziako Gobernuak aurkeztu ditu batzorde independentearen datuak. Eraso arrazistak handitu ez diren kolektibo bakarra judutarrena izan da. Nabarmendu dutenez, oso gutxi dira salaketa jartzen dutenak, biktima izan zarela frogatzea oso zaila delako eta horrek atzera botatzen du jende asko.

Dena den, Naizek jaso duenez, erregistroak daudenetik minorienganako tolerantzia mailarik onenak eman ditu batzordearen azken azterketak. Iazko datuak aintzat hartuz, beltzenganako tolerantzia %80koa da eta judutarrenganakoa %79koa. Aldiz, inkestatuek gutxien toleratuak ijitoak dira: %52a.

Aurreiritzi nagusiak dira Frantzian immigrante gehiegi dagoela eta Islama herrialdearen identitaterako mehatxu dela. Asiarren inguruko aurreiritzi negatiboek ere gora egin dute.