argia.eus
INPRIMATU
Erantzukizunak eta gertatutako ez ahazteko eskatzeko mobilizazioak egin ditu Zaldibar Argitu plataformak
  • Hamaika hillabete pasatu dira Alberto eta Joaquinek lana egiten zuten Zaldibarko zabortegia amildu zeneti. Gertatutako ezbeharraren erantzuleak argitzea eskatu du beste behin Zaldibar Argitu plataformak Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herrietan egindako mobilizazioetan.

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 07a
Argazkia: @ZaldibarArgitu

Zaldibarko zabortegia amildu zenetik hamaika hilabete pasatu dira urtarrilaren 6an, hori dela eta, Zaldibar Argitu plataformak mobilizazioak deitu zituen egun horretarako, 2020ko otsailaren 6an gertatu zena ez ahazteko eta erantzukizunak hartzea exijitzeko. 

Zaldibarren, Etxebarrin, Zallan, Ermuan, Eibarren eta Elgetan egindako mobilizazioekin, zabortegian izandako ezbeharraren erantzuleak zein diren argitzea eskatu dute: "Gure politikariek herritarren osasuna eta ingurumenaren defentsa interes pribatuen aurretik jartzea eskatzen dugu. Zaldibarren gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak behar ditugu". Zaldibar Argituko kideek, zabortegia kudeatzen duen Verter Recycling enpresako arduradunen eta agintari politikoek hilabeteetan zehar izan duten isiltasuna kritikatu dute eta Iñaki Arriola politikariak kargu pulbikoan jarraitzearen zilegitasuna dudan jarri dute.