Abenduaren 23tik 26ra eta eta 30etik urtarrilaren 2ra atera ahal izango dute Nafarroatik beste erkidegoetan diren familiartekoekin egoteko, baina erantzukizun agiri bat sinatu beharko du arrazoi hori medio bidaiatu nahi duenak. Ez da posible izango Nafarroatik ateratzea turismoa egiteko.
Nafarroako Gobernuko eta hedabideetako webguneetatik jaitsi ahal izango da agiri hori eta hori da erakutsi beharko zaiona Foruzaingoari, honek baimena eskatuz gero. Nafarroako Gobernuak, alabaina, adierazi du egokiena dela Gabonetan ere elkarrekin bizi den jendea bakarrik biltzea.
Ostegun honetan gobernuak jakinarazitakoaren arabera, abenduaren 17tik aurrera tabernak barruan ere ireki ahal izango dute, beti ere %30eko edukierarekin. Eta ostiral honetan Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak jakinarazi duenez, datorren astetik aurrera denden edukiera %30etik %40ra zabalduko da eta aire librean dauden umeentzako parkeak %50etik %75era. Beste hainbat gunetako edukierak ere zabalduko dira, hala nola, hoteletan, zinemetan eta antzerkietan, besteak beste.