argia.eus
INPRIMATU
Eraldaketa sozioekonomikoei “ahotsa” jartzeko jardunaldia antolatu du KoopFabrikak
  • Donostian egun osoko jardunaldia antolatu du ekintzailetza eraldatzailea bultzatzen duen KoopFabrika programak, urtarrilaren 24an. Baserriguneetako zein hiriko esperientziak eta ahotsak jasoko dituzte Udal Liburutegiko sotoan, San Jeronimo kalean.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 16a

Koopfabrikak aurtengo programarekin aurrera darrai eta hilak 24ean, ostiralarekin, eraldaketa sozioekonomikoei buruzko jardunaldia antolatu dute Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (kriptan).

Landa eremutik hasi eta hirietaraino, hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izango da goizean, eta arratsaldean "ahotsa" jarriko diete pertsona ugarik euren ikuspegi eraldatzaileari.

Besteak beste, Udalbiltza eta Gaindegiako kideak tokiko garapenari buruz jardungo dira, eta Bilboko, Madrilgo zein Bartzelonako esperientzia kooperatiboak ezagutu ahal izago dira. Goizean, "Baserri hutsak versus landa eremu biziak" saioan, Errigoraren, Alekaren eta Marc Badal agroekologian adituaren proiektuak hartuko dituzte ardatz.

Arratsaldean, beste hainbat pertsonek jarriko diote "ahotsa" euren ikuspegi eraldatzaileari, hala nola Xabier Landabidea, Zuriñe Hidalgo, Hedoi Etxarte, Mirene Begiristain eta Oscar Garciak.

Egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke eta izena emateko auekra oraindik zabalik dago.