Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".
Aktualitate politikoa, kulturala eta kirol arlokoa landu ditu LKN artistak egun Iruñeko Morea saltokian jarri duen erakusketan. Apirilaren 7ra arte egon behar zen erakusketa, baina martxoaren 22an kenduko dute. "Talde erlijioso baten kexengatik nire lana uste baino lehenago kenduko dute saltokik”, salatu du artistak.
Obretako pertsonai batzuk motibo erlijiosoekin lotzen ditu eta LGTBIQ+ kolektiboari ikusgaitasuna ematen dio erakusketan. “Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen", azaldu du.