argia.eus
INPRIMATU
Erakunde publikoen laguntza falta salatu du Arabako Elikagaien Bankuak
  • Laguntzarik gabe orain arteko gastuen plana mantentzea ezinezkoa dela azaldu dute bankuko arduradunek.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2017ko apirilaren 06a

Arabako Elikagaien Bankuak Batzar Orokorra egin zuen asteartean, eta bertan arduradunek salatu zutenez, "erakunde publikoek ez dute behar beste laguntza eskaintzen".

Egoera horren aurrean, orain arteko gastuen plana mantentzea ezinezkoa du Elikagaien Bankuak, eta beraz, "aurtengo aurreikuspenak ez dira oso baikorrak izango", onartu dute arduradunek.

"Erakunde publikoek ez dute konpromisoa hartzen gure aurrekontua betetzeko behar dugun diru kopurua emateko. Hori dela eta, norbanakoen edo erakunde zein enpresa pribatuen laguntza jaso ezean, ezin izango diegu gure gastuei aurre egin", salatu du.

Arazoari konponbidea eman nahian, bere mezua zabaltzeko laguntza eskatu die Elikagaien Bankuak arabarrei, besteak beste, sare sozialen bitartez. 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.