argia.eus
INPRIMATU
Erakunde bakoitzak bere aldetik ospatu du Memoriaren Eguna
  • Adierazpen instituzional bateraturik lortu ez izanaren ondorioa ikusi da gaurko Memoriaren Egunean. Erakunde bakoitzak bere aldetik ospatu du eguna, biktimen inguruan sortu den eztabaidak bultzatuta.

2011ko azaroaren 10
Gipuzkoako Batzar Nagusiek egin duten ekitladia.

Lehendakariak Ajuria Enean adierazpen bat irakurri du. Bertan, biktima guztiak izan ditu gogoan "ETArenak, GALenak, Batallon Vasco Español-enak, estatuko funtzionarioen aldetik indarkeria jasan dutenak..." Hala eta guztiz ere, "hilketa egin nahian hil izan dena" ez dela biktima esan du Lopezek, "hiltzaile frustratu bat" baizik ez dela azaldu du.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek egin duten ekimenean biktima guztiak izan ditu gogoan Garitanok. Bere esanetan, "milaka izan dira Estatuaren indarkeria jasan duten herritarrak". Lemarik gabeko elkarretaratze isila egin dute.

Legebiltzarrean bi zatitan ospatu dute eguna. Lehenengo, biktimen aldeko monolitoan lore eskaintza egin du Arantza Quirogak. Ondoren, alderdi nazionalistek "motibazio politikoak eragindako biktimak" omendu dituzte.

Bizkaiko Diputazioan soilik EAJak eta Bilduk ospatu dute eguna. PSEk eta PPk "biktimak parekatu" nahi izana egotzi diete nazionalistei. Egoera hau ikusirik, haserre agertu dira medioen aurrean ETAren biktimak.