Iruñea, Burlata, Uharte eta Eguesibar artean dagoen Erripagaina auzoan hil da langilea eraikin bateko bosgarren solairutik erorita. Unean bertan hil da 32 urteko behargina eta zerbitzu medikuek ezin izan dute ezer egin. Foruzaingoak ikertuko du gertatutakoa.
Gaurkoarekin, 35 lagun dira jada 2019an hil direnak lan istripuetan. Juanjo Basterra kazetariak Twitterren gogorarazi duenez, kopurua handiagoa da, 58, amiantoaren eraginez aurten hil diren 23 pertsona gehituz gero.
35 MUERTES OBRERAS YA EN EUSKAL HERRIA POR ACCIDENTE LABORAL.
Muere un obrero al caer de un edificio en construcción en Nafarroa
Si añadimos los 23 fallecidos este año ya por AMIANTO: 58. Un drama
¡LA SANGRE OBRERA NO COTIZA EN BOLSA! pic.twitter.com/zsqeaQgACZ
— juanjo.basterra (@jotabe1963) October 2, 2019