Eraikuntza azpisektoreak eta obra zibilek bilakaera negatiboa izan zuten iaz, %17,4 eta %14,3ko jaitsierarekin, hurrenez hurren, Eustatek argitaratutako datuen arabera.
Urteko azken hiruhilekoan datuak negatiboak izaten jarraitu arren, eraikuntzaren bilakaera apur bat hobea izan da.
2013. urteko laugarren hiruhilekoan sektoreak jasan zuen beherakada %7,9 eta %4,6koa izan da obra zibilaren eta eraikuntzaren azpisektoreetan hurrenez hurren, aurreko urteko azken hiru hilabeteekin alderatuz gero.
Sortzen diren lanpostuetan ere zerikusia dauka eraikuntza sektorearen egoera horrek: pasa den urteko azken hiru hilabeteetan %1,5eko beherakada izan dute eraikuntzako enpleguak urte bereko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz.