Marques de Rozalejo eraikinaren okupazioagatik maiatzaren 9an epaiketa izanen da 22 gazteren kontra.
"Eraikin publikoaren usurpatzeagatik" epaiketa eginen diete 22 gazteri datorren maiatzaren 9an. Marques de Rozalejo eraikinarekin zerikusia duen epaiketa izanen da eta Nafarroako Justizia Auzitegian izanen da 10:00etan hasita. 4. Instrukzioko Epaitegiaren autoaren arabera sei lekukoren testigantzarekin abiatuko da epaiketa, sei horiek foruzainak dira. Ondoren, ikertuak diren 22 gazteri hartuko zaie hitza eta gero Nafarroako Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria izanen da eta beste hiru teknikari lekuko gisara.
Magistratuak ez du onartu inputatuek aurkeztutako probaren parte bat, zehazki, Ogasun kontseilariak deklara zezan eta baita foruzainen buruak ere.