argia.eus
INPRIMATU
Eragile ugarik babesa eta eskerrak eman dizkiote Usurbilen trenak zauritutako ekintzaileari
  • Mozal Legearen kontrako ekintzan zauritutako lagunarekin lotura zuten eragile norbanako ugarik prentsaurrekoa egin dute Donostian; elkartasuna eta eskerrak adierazi dizkiote egindako ekimen bakoitzagatik, eta desobeditzen jarraitzeko deia zabaldu dute.

ARGIA @argia 2017ko maiatzaren 24a
Bulebarrean eragileek egindako prentsaurrekoa. (Arg.: Hirutxuloko Hitza)

Ekintzaileak bere ingurunea eta mundua eraldatzeko duen konpromisoa azpimarratu dute Bulebarrean bildutako 28 eragileen ordezkari eta norbanakoek, eta erantsi dute ez dituela harritzen “gu guztiok izan eta adierazteagatik zigortzen gaituen” Mozal Legearen kontrako Usurbileko ekintzan parte hartu izana.

“Guztion eskubideen alde eta zapalkuntzak gainditzeko lanean” ibiltzeagatik eskerrak eman dizkiote.

“Hamaika ekintza desobediente egiten jarraitu beharko dela” esan dute, eta ostiralean 19:00etan ekintzailearen aldeko eta Mozal Legearen kontrako kontzentrazioa deitu dute. Bestalde, berriz eskatu diote edozein langileri halako ekintza baten aurrean jarrera “proaktiboa eta ez oztopatzailea” eduki dezan, “jakinik ekintza horien zentzua langile eta jendartearen interesen aldekoa dela”.

Ondorengo eragileek hartu dute parte prentsaurrekoan:

- Donostialdeako Stop Desahucios

- Ekonomia kritiko taldea

- Herri Unibertsitatea

- Urgullpeko gazteak

- Alde Zaharreko jai batzordea

- Ernai

- Haraino Astialdi taldea

- Ikasle Abertzaleak

- PREST

- Eleak-Libre

- Donostialdeako Okupazio Bulegoa

- Gite/Ipes

- Askapena

- Arrano Beltza Elkartea

- Herria Kultur Elkartea

- Satorralaia

- Leioatik proiektu komunikatiboa

- Ugaoko gazte asanblada

- Donostiako Bilgune Feminista

- Aullido Libertario

- AAM

- LAB

- CNT Gipuzkoa

- GKK

- Sortu

- EH Bildu

- Podemos

- PCPE