argia.eus
INPRIMATU
Eragile feministei murrizketarik ez!

Hainbat eragile feminista 2020ko ekainaren 22a

Mugimendu feminista osatzen dugun eragileak autogestioaren tradiziotik gatoz: ekinbide ezberdinak garatzeko, askotan, sare komunitarioen bitartez auto-finantzaketa baliatu izan dugu. Era berean, eragile askok, baliabide publikoak bilatu ditugu gure proiektuak martxan jarri edo gure egiturak indartzeko.

Elkarte feministak aktibo garrantzitsuak gara jendartean. Gure lana balio handikoa da, izan ere, harreman, balio-sistema eta biolentzia heteropatriarkalei aurre egiteko ehuna osatzen dugu; hortaz, jendartea feminismotik eraldatzeko ezinbesteko zutabea gara. Horregatik, erakunde publikoen ardura da, Berdintasun Sailen bitartez, eragile feministen jarduna aitortzea, baliabideez hornitzea zein diruz babestea, eragileek hala nahi izanez gero. Hori, ordea, ez da bermatzen: batetik, elkartegintza feminista sustatzera bideratutako aurrekontua eskasa delako. Bestetik, instituzioek ezarritako erritmo, epe eta burokrazia itogarrian murgilarazten gaituztelako, eta hori, askorentzat gainditu ezina  den  langa delako.

"Honakoa exijitzen diegu Emakunde, INAI, Gipuzkoa, Bizkaia,  Araba zein Nafarroako diputazio eta udalei: murrizketak etetea eta baliabideak eskuragarri jartzea eragile feministen lana behar bezala aitortu eta diru publikoz hornitzeko"

Azken urteetan, berdintasunaren diskurtsoak entzun ditugu kolore ezberdinetako alderdi edota erakunde publikoetako ordezkarien ahotan. Baina, gehienetan, hitzak ez dira islatu politika ez publiko zehatzetan, ezta horiek garatzeko baliabide humano zein ekonomikoetan. Horregatik, askotan salatu dugu erakundeen garbiketa morea.

Egia da, erakunde eta udal batzuetatik saiakera eskerga egin dela, bai ikuspegi feminista politika publikoetan txertatzeko bai proiektuak garatzeko. Hala ere, jakin badakigu, horiek norbanakoen borondatean oinarritu direla, eta horiek oztopo ugari eta bakardadea izan dituztela bidelagun. Ondorioz, esan dezakegu, Euskal Herriko erakunde publikoetan, ez aurrekontuak, ezta politika publikoak ez direla feminismoan ardaztu. Hala, hartzen diren neurriak ez dira nahikoa emakumeok bizi ditugun egiturazko biolentziei aurre egiteko, eta ondorioz, bigarren mailako herritar bihurtzen gaituen sistema betikotzen dute administrazio eta gobernuek.

Prekarioa zen, lehenagotik ere, eragile feministon egoera, baina Covid19aren krisiak egoera larrian utzi gaitu, auto-finantzatzeko iturriak eta dirulaguntzak blokeatuta. Ondo  dakigu, gure jendartean nork ordaintzen dituen krisiak, emakumeok aspaldion baikaude krisian. Eragile feministon ekinbideek bizibide anitzak barnebiltzen dituzte: formatzaileak, hizlariak, idazleak, sortzaileak, ikerlariak, maketatzaileak, liberatuak, koordinatzaileak, itzultzaileak, kazetariak e.a. Sektore zabala gara eta azken hilabeteetan egoera guztiz ziurgabea bizi dugu, baliabide zein aurrera egiteko inongo bermerik gabe. Ildo beretik, martxan genituen proiektu, jardunaldi zein topaketak (batzuk, ez denak) finantziazio publikoz dira bideragarri, baina 2020ko dirulaguntza deialdiak ez dira atera eta jakin dugu murrizketekin datozela.

Horrenbestez, erne gaude, eta ohartarazi nahi dugu hainbestetan salatu dugun garbiketa morea inoiz baino ageriago geratuko dela, non eta, berriz ere, osasun krisian, alor soziala eta berdintasun politikak murrizten diren lehenengo eremuak badira. Ez dugu horrelako arduragabekeriarik onartuko.

Testu honen sinatzaileok honakoa exijitzen diegu Emakunde, INAI, Gipuzkoa, Bizkaia,  Araba zein Nafarroako diputazio eta udalei: murrizketak etetea eta baliabideak eskuragarri jartzea eragile feministen lana behar bezala aitortu eta diru publikoz hornitzeko. Eragile feministen jarduera, mintzakidetza eta lidergoa ezinbestekoa dira, baldin eta jendartean sakoneko aldaketak eragiteko sarea josten jarraitu nahi badugu.

Eragile feministei murrizketarik ez!!!

**ATXIKIMENDUEN ZERRENDA

Eragile eta elkarte feministak

Arabako Emakumeen Asanblada

Asociación Mujeres con Voz

B.A.L.A.

Bakikoko Sare Feminista

C.O.M.F.I.N.

Emagin

Emari, Sestaoko talde feminista

Emakumeok Gerraren Aurka

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa

Euskal Herriko Bilgune Feminista

Euskal Herriko Neska Gazteen Sarea

Forum Feminista María de Maeztu  

Galtzagorri

Lamingorriak

Lunes Lilas Nafarroa

Marimatraka

Mugarik Gabe

Mujeres del Mundo

Negeak

Nafarroako Biolentzia Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataforma

Plazandreok

Portugaleteko Mugimendu Feminista

Sorginenea, Gasteizko Emakumeen Etxea

Trabajadoras No Domesticadas

Sorginenea Elkartea, Gasteiz

Berdintasun teknikariak

Agurtza Zubero

Amaia Paz Vallejo

Amets Beltran de guevara

Ana Elcano Sesma

Ana Txurruka

Ana Valdeolivas

Andrea Markotegi Álvarez

Begoña Armendariz Murillo

Begoña Garcia

Begoña Laquidain Azpiroz

Edurne Aranbarri

Esther Lizarralde Mendizabal

Estibaliz Ripa

Idoia Goikoetxea Gómez

Irantzu Jauregi

Irene Ormazabal

Jone Unzaga

Josune Irigoien Garcia

Klara Afonso

Laura Pinto

Maialen Apezetxea

Maider Agirre

Maitane Agirre

Maite Barreña

Marije Apodaka

Marijo Lasa

Mertxe Fernandez

Miren Urresti

Naiara Garate

Oihane Zulet  

Sara San Julián Caso

Yoana Azpitarte

Zaloa Basabe Gutierrez

Maria Salsamendi

Maitane Iribar

Sandra Barrenetxea

Marixe Noia

Kristina Altuna