Beraien ikasketa beharrizanak asetzeko eta eraldaketa nahiak gauzatzeko lekua sortzeko asmoa dute. Aisialdia eta formakuntza uztartuz, klase "zapaltzaileen" hezkuntza sistema eta baloreen aurka egin nahi dute.
Fakultateko botere harremanak borrokatzeko modu bat bezala ikusten dute espazio huts horren okupazioa. Ikasleen mesedetan eraiki nahi dute gunea, ikasketa kolektiboaren bidez hezkuntza kritikoari lekua eginez. "Lehiakortasunaren aurka eta lankidetzaren alde egingo dugu, patriarkatuaren aurka eta parekidetasunaren alde, jabetza pribatua borrokatuz eta kolektiboa eraikiz".
Jakinarazi dute hasiera batean espazioaren birmoldaketan eta unibertsitate eremuko autoritateen erasoak erantzuten egin beharko dutela indar gehien. Halere, hasieratik hasiko dira dinamikak gauzatzen, eta dagoeneko aste honetarako antolatu dituzte auzolana, musika eta poesia emanaldia, dokumentalak, eztabaidak, ikasle bazkariak eta beste hainbat ekintza. Espazio bizia eraikitzeko ezinbestekotzat jotzen dute inguruko jende guztiaren ekarpena, eta azaldu dute fakultateko zein unibertsitateko ekimen herrikoiek espazio berrian arte hartzeko aukera izango dute.
Lehen lauhilekoan, ikasle mugimenduak galdeketa bat egin zuen Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Ondorioetan ikusi dute ikasleriaren gehiengoak behar duela ikasleek beraientzat eraikitako espazio autogestionatu bat. Nahi hori praktikan jartzeko jauzia egin dute gaurkoan.
Bideo honen bidez azaldu dute espazio berrian zer egin nahi duten.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]