argia.eus
INPRIMATU
Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatiben sarea sortu dute: Koobizitza
  • Koobizitza etxebizitza kooperatiben sarea aurkeztu dute: ardatz komun batzuk dituzten elkarbizitza eredu berrietako proiektuak dira, eta Nafarroan zazpi daude, fase ezberdinetan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2021eko maiatzaren 12a
Argazkia: Koobizitza

Sareak erabilera lagapeneko kooperatibaren ereduan oinarritzen diren Hego Euskal Herriko eta Errioxako hamabos lankidetza etxebizitza proiektu inguru biltzen ditu, osotara; ekonomia solidarioko sareetan kokatzen da, eta elkarbizitza eredu berrietan erreferentziazkoa izan nahi du.

Alegia, jabetza indibidualaren eta alokairuaren alternatiba gisa sortzen dira, baina bizitzeko modu bat proposatzen dute: komunitatean, pertsonen arteko hartu-emanean, babesean eta laguntzan oinarritua, eta inguruarekiko erantzukizunez, besteak beste.

Beste ezaugarri garrantzitsu bat: irabazi asmorik ez dagoela. Jabetza kooperatibarena izango da beti, ez kideena.

Era ezberdinetako proiektuak dira, baina oinarri komunak partekatzen dituzte. Orokorrean, etxebizitzetan bizi direnek espazio komunak dituzte, eta baita indibidualak ere.

Nafarroak bi proiektu dagoeneko martxan daude, Arterra Bizimodu eta Amarauna. Beste hiru oraindik hastapenetan daude, Tuterako Cohousing Ribera Navarra, Iruñeko Bizikabi eta Irunberriko Irazarra. Eta bi, Iruñeko Etxekonak Bat eta Etxekide, jada guztiz diseinaturik daude, baina udalaren azken bultzada behar dute. Hain zuzen ere, administrazioen konpromisoa ezinbestekoa dela nabarmendu dute.

Proiektuaren inguruko informazio guztia koobizitza.org webgunean irakur daiteke.