“Erabilera da erronka, ezagutza eta motibazioa ahaztu gabe”

  • Bereziki ezagutza altua den taldeetan erabilera indartzea da helburu nagusia, Leire Sueskun Arabako Errioxako euskara teknikariaren arabera; esparru desberdinetara heltzeko, "baliabide gehiago" eskatu ditu.


2017ko ekainaren 15ean - 13:07
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Arabako Errioxan euskarak dagokion lekua berreskuratzeko "guztien lana" beharrezkoa dela uste du Leire Sueskun (Gasteiz, 1981) Kuadrillako Euskara Zerbitzuko teknikariak. Araba Euskarazekin, esaterako, ikastolen proiektuarekin jarraitzeko indarra emango diote igande honetan, baina beste hainbat ataletan eragiteko hamaika proiektu ditu mahai gainean.   

Begiratu arin batean, zein da euskararen egoera Arabako Errioxan?

2011ko Eustateko datuei erreparatuta, Arabako Errioxan %43,43 dira euskaldun eta ia-euskaldunak. Erdaldunak, %56,57. Zenbaki horiek hobetu litezke, jakina; nolanahi ere, urte batzuk atzera joanda, 2006ra, %38,99 eta %61,01koak ziren. Gorakada izan dugu gure eskualdean azken urteotan nahiz eta ez den 1981-2011 aldian gertatu dena bezain nabarmena: orduan %2,54 eta %97,46 ziren, hurrenez hurren. Zenbaki horiek ikusita nik esango nuke gizarteak elebiduntasunari behar duen garrantzia ematen diola; elebiduntasunak, eleaniztasunak aberasten gaitu eta jendeak hori ikusi egiten du. Gaur egun, ezagutzari dagokionez, antzerako daude herri guztiak, antzeko zifretan; salbuespenak salbuespen. Egia da azken urteotan ia-euskaldunen kopurua gehiago hazi dela euskaldunena baino. Horrek badu zuzeneko isla inkesta soziolinguistikoan: bertan ikusten baita erabilera ez dela ezagutza bezainbeste igo. Bastida egon da 2006an eta 2011n lehenengo postuan zifra horiei dagokionez: bi urte horietan eduki baitu euskaldun eta ia-euskaldunen portzentajerik altuenak.

Euskara teknikari moduan, zein duzu erronka nagusiena?

Erabilera indartzea bereziki ezagutza altua den taldeetan, 40 urtetik gorakoetan, batik bat, baina ezagutza eta motibazioa ahaztu gabe. Elkar elikatu egiten diren kontzeptuak dira, beraz, hirurak kontuan hartzekoak beti.   

Euskara batzorde bat abian da, ezta? 

Bai, hala da. Gure eskualdean Euskararen Aholku Batzordea osatuta dugu. Bertan elkartzen gara esparru desberdinetako eragileak, besteak beste, ikastetxeak, euskaltegia, administrazioak, kirol-aisialdi esparrukoak eta hedabideak. Batzordea urtean bitan elkartzen da: urte hasieran urtearen ildoak zehazteko eta urte amaieran egindakoaren balorazioa egiteko. Batzordeak landutako ildoak garatzen ditugunean beti "Arabako Errioxako euskaltzaleak eta Euskara Zerbitzua" sinadura edo marka  jarri ohi dugu, azken batean, jendeak ikusten dituen proiektuak guztion eraginez, guztion laguntzaz, guztion lanari esker abian daude: ikastetxeak, euskaltegia, elkarteak, administrazioa, e.a. Sinadura edo talde horrekin adierazi nahi duguna da gure eskualdean eragile asko gaudela helburu berarekin: euskara. Badugu web orria ere, Arabako Errioxako euskararen ataria: www.euskaramaitedut.eus. Bertan argitaratzen dugu, edo saiatzen gara, gure eskualdean euskaraz edo euskarari buruz egiten den guztiaren berri ematen. 

Zein da udalekin duzun harremana?

Oro har, ona. Salbuespenen bat badago, baina, oro har, guztiekin lan egiten dut. Zaila da lan guztiei behar bezala heltzea. Udalekin daukadan lanik aipagarriena da entitate bakoitzari dagokion erabilera plana egin eta garatzea. Hau da, entitate bakoitzean euskarak izan beharko lukeen presentzia izateko egiten dugun plana. Nolanahi ere, badaude udal batzuk, haien ekimenez batzuetan, zentzu honetan gehiago sakondu nahi dutenak eta horretarako laguntza edo aholkularitza eske datozkigu Euskara Zerbitzura. Interesgarria litzateke entitateok euskara irizpideak beti kontuan hartzea euskarak inprimaki, paisaia linguistiko eta antzekoetan bakarrik presentzia ez izateko. Haratago joan nahi izanez gero, bide estrategiko eta eraginkorra iruditzen zait, adibidez, kontratazioetan hizkuntza iripideak ezarri eta betetzea. Batez ere, zerbitzu jakin batzuetan: igerilekuko sorosleak, udal-igerilekuko instalazioen esleipena egitean edota kirol eskaintza garatzeko esleipenetan. Pentsa zelako eragina lortuko genukeen hizkuntza irizpideak ezarriko bagenitu: administrazioan bertan eta administrazioaren eragin esparruan euskararen presentzia bermatuko genuke.

Gainerako kultur elkarte eta taldeekin?

Haiekin dudan harremana oso positiboa da. Nik batez ere lan egiten dut eskualde osoan eragiten duten IKA Errioxa euskaltegiarekin eta Ttiki-ttaka Arabako Errioxako euskaldunon elkartearekin –banakoez gain, euskaltegiak eta eskualdeko lau ikastolek -Assa Ikastola, Bastida Ikastola, San Bizente Ikastola eta Lantziego Ikastolak osatzen dute–. Haiekin harreman zuzen eta etengabea daukat; izan ere, Euskara Zerbitzuaren eragin-esparru bera dute, alegia, eskualdea. Haien laguntzarik gabe oso-oso zaila litzateke atera beharreko lana aurrera ateratzea, hain zuzen ere, ESEPen garapena.  

Baliabide aldetik, nahikoa inbertsio egiten da euskara gaietan? Zer behar da? 

Baliabide ekonomiko eta giza baliabide gehiago izango bagenitu esparru gehiagotan eta beste modu batez eragin ahalko genuke. Beti datorkigu ondo aurrekontu handiagoa izatea Euskara Zerbitzuan, baina jende gehiago ere beharko genuke; izan ere, lana asko da eta horri behar bezala heltzeko nahitaezkoa litzateke beste pertsona bat gutxienez. Gaur egun ezinezkoa da baliabide horiek lortzea, beraz, daukagunarekin aurrera joango gara. Eragiten ahal dugun neurrian. Etorriko dira garai hobeak.

Nolako ekarpena egiten diote ikastolek euskarari?

Zuzenekoa eta eremu akademikoan bakarrik geratzen ez dena, haratago doana. Oro har, gure eskualdean euskalduntzea bide horretatik dator, hau da, hezkuntza bidezko transmisiotik. Horrez gain, eta ikastolen hizkuntza proiektuei esker, saiatzen dira haiek egindako lana eremu akademikoan ez gelditzen. Beti ari dira herriari begirako lana ere egiten. Horren adibide zuzena da, gure kasuan, Ttiki-ttaka elkartearen bidez egiten den lana. Haiek lideratzen dituzte eskualdean estrategikoak diren zenbait proiektu, adibidez, Euskal Kultur Asteburua –gure eskualdeko ume eta gazteen arteko sarea ehuntzeko, beste helburu batzuen artean– eta Euskal Begirale Ikastaroa –horri esker Arabako Errioxan bertan eta euskaraz hezten dira etorkizunean aisialdian eragingo duten begiraleak–.

Euskarak zenbateko presentzia du upategien arloan, lurraldean estrategikoa den atalean? 

Gure lana da esparru horretan eta egunerokoagoak diren zerbitzuetan euskarak presentzia gehiago izateko pausoak ematea: taberna, jatetxe, harategi, denda eta antzekoetan. Urrira begira, esaterako, Arabako Errioxan Bai! kanpaina prestatzen ari gara, arlo sozioekonomikoan eragiteko helburuarekin.

Araba Euskarazek zer ekarri dio eskualdeari?

Beti helburu ekonomikoa dauka zentro bakoitzak abian jarri nahi duen proiektuari aurre egiteko, baina jai honekin bestelako indarra ere iristen zaigu eskualdera: ikastolen proiektuarekin aurrera jarraitzeko indarra ematen du. Euskarak badu bere lekua Arabako Errioxan eta dagokion leku osoa berreskuratzeko guztion lana eta indarra behar da.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Araba Euskaraz
2022-06-14 | ARGIA
“Trebiñu Araba da, Trebiñu euskara da”

Lehenengo Araba Euskaraz egin zenetik 40 urte bete diren honetan, Trebiñuko Argantzun ikastola izango du ardatz aurtengo jaialdiak, ekainaren 19an. “Zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. Zortziak bat egingo dugu, Argantzun ikastolaren... [+]


2021-06-21 | Aiaraldea
Jai-eredu berrien esperimentazio eguna izan da Araba Euskaraz

Aiaraldea.eus-ek ekainaren 21ean Laudion egindako Araba Euskarazen kronika jaso du. Horrez gain eguna argazkitan eta bideoan jaso du.

 


Araba Euskaraz 2020 gosez, sortzaileak eta herritarrak asez

Urriaren 17an eta 18an Amurrio Antzokian botako du Aresketa Ikastolak aurtengo Araba Euskarazeko azken traka. Ahotsenea eta tokiko sortzaileen eskutik, kontzertu eskaintza zabala prestatu dute.


2020-09-10 | Aiaraldea
Durangoko Azokatik Amurriora mugituko da Ahotsenea

Kultur sortzaileak Durangoko Azokatik Euskal Herriko plazetara gerturatuko ditu Ahotseneak, Amurriora tartean. Urriaren 18an izango da eskualdeko emanaldia, Aresketa Ikastolak antolatutako Araba Euskaraz ekimenaren baitan.


2020-05-20 | ARGIA
Ikastolen lau jai udazkenean izango dira eta Nafarroa Oinez ez da egingo

Ikastolen Elkarteak datak zehaztu ditu: Herri Urrats irailaren 20an Senperen, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan, Araba Euskaraz Amurrion eta Ibilaldia Elorrion urriaren 18an. Aldiz, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak adierazi dute ez direla baldintzak... [+]


Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz atzeratu ditu Ikastolen Elkarteak

Udaberriko ikastolen jaiak atzeratuko dituela iragarri du Ikastolen Elkarteak. “Saminez” hartutako erabakia izan dela adierazi du, baina uneotan "gizateria eta gizarte mailako beste lehentasun batzuk" dituela, eta egoera orokorra aldatu arte ezingo duela... [+]


2018-10-11 | Hala Bedi
Araba Euskaraz 2019 aurkeztu dute, “gasteiztarrongandik gertu”

Armentia ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen jaialdia ekainaren 16an eta gizarte eta kulturako eragileen aurrean aurkeztu dute, Europa Jauregian. Kultur egitasmoa urte osora zabaltzeko apustua egiten ari direla iragarri dute.


2018-06-18 | Nahia Ibarzabal
Araba Euskaraz jendetsua Argantzonen

Araba Euskaraz jaialdiaren 38. edizioa antolatzearen arduraduna Argantzon ikastola da eta Irrikitan  izan da aurtengo leloa. Garrantzi berezia eman diote Trebiñun euskara ikasteari.


2018-06-06 | Beñat Garaio
Argantzon Ikastola ez da ohiko ikastola

Ekainaren 17an izango da “Irrikitan” izenburupean Araba Euskaraz Trebiñu barrendegian. Hirugarren aldiz antolatuko du Argantzon Ikastolak Araba Euskaraz. Adabakia deitzen diote trebiñuar askok beren konderriari, administratiboki Burgos baita, eta... [+]


2017-11-29 | Arabako Alea
Araba Euskaraz baliatuko dute Argantzun Ikastolan lehen hezkuntza bultzatzeko

Ekainaren 17an ospatuko dute Araba Euskaraz Argantzunen. Bertako ikastolak Manzanosen duen Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko baliatuko dute jaia.


2017-06-19 | Arabako Alea
Araba Euskarazek milaka lagun elkartu ditu Bastidan

Bero handiarekin, baina giro apartan, ospatu dute Arabako ikastolen jaia, Bastidan. 30 gradutik gorako tenperaturak ez dira oztopo izan, eta  milaka lagun hurbildu dira gaurkoan Bastidara, Arabako ikastolen jaia ospatzeko.


Araba Euskaraz Bastidan
1978 hartan, apaizaren babesean, ikastola abiatzeko ume bila

Wow!, lelopean, Bastidan dugu aurten Araba Euskaraz, ekainaren 18an. Bastidan, beste behin, lehen ere lau aldiz hartu baitu herriak Arabako ikastolen jai nagusia. Hamar gela, hamahiru irakasle eta 165 ikasle dira gaur egunean Bastida Ikastolan eta, beharbada, errealitate hauxe... [+]


2015-06-03 | Amaia Ugalde
San Bizente ikastola
Irakasle eta ikasleak notarik gabe elkarrekin ebaluatzen

Ohiko azterketen eta noten ordez, irakasle eta ikasleak elkarrekin ebaluatzen ikasten ari dira San Bizenten, aurtengo Araba Euskaraz antolatu duen Oiongo ikastolan. Ikasleak ardurak hartzen ari dira ikaskuntza prozesuan, eta irakasleek norabide berean egiten dute arraun.


Eguneraketa berriak daude