argia.eus
INPRIMATU
Erabaki eskubidea Espainiatik bueltan dator orain
  • 2014ko esperientzia arrakastatsua errepikatu nahi izan zuen 2015ean Gure Esku Dagok eta jendetza atera zen euskal hiriburuetara, baina ez zen giza katearen jende uholdea errepikatu. Erabakitzeko eskubideaz hausnarketa sakona behar da haren aldekoen artean, baina 2015a ideia horren bueltan amaitu da: Hego Euskal Herrian erabaki eskubidea onartzen duen estatu mailako alderdia atera da garaile Espainiako hauteskunde orokorretan: Ahal Dugu. Ez da berritasun makala.

ARGIA @argia 2015eko abenduaren 28a