argia.eus
INPRIMATU
Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarretaratzea deitu du larunbatean Bilbon
  • Gure Esku Dago plataformak deitu du elkarretaratzea eta hitzordua larunbatean arratsaldeko 18:00etan da Bilboko Plaza Berrian, “kurtso politikoari hasiera emateko”.

Judith Perez @judyjudd 2014ko irailaren 11
Irudian, Gure Esku Dagok Bilbon antolatutako ekitaldia martxoaren 29an.

Kataluniako Diada eta irailaren 18an Eskozian egingo duten erreferenduma erreferentetzat hartuz, lanean jarraitzeko asmoa plazaratu du plataformak: “Erabakitzeko eskubidearen aldeko Europako trena Euskal Herritik igarotzea gure esku dago”, adierazi dute beren webgunean argitaratutako ohar batean.

Horregatik, Gure Esku Dagok larunbateko ekitaldian parte hartzeko deia egin die “ekainaren 8an eskutik emanda Euskal Herrian irribarre bat marraztu zuten Bizkaitar eta inguruetako guztiei”.