Donostiako San Telmo museoan erabakitzeko eskubidearen inguruko jardunaldia egingo dute ostegunean arratsaldeko 19:00etan.
Euskal gizartearen autogobernua nola gauzatu daitekeen hausnartuko dute bertan.
Horretarako, hainbat baldintza hartuko dituzte aintzat: besteak beste, gizartearen aniztasuna, egungo marko konstituziogilea, sezesiorako bidea gauzatu daitekeen edo ez eta Europako Batasuneko nazioen garapena ahalbidetuko duen formula berritzaileen ikerketa.
Globernance, Gobernantza demokratikoaren institutuak eta Gipuzkuako Batzar Nagusiak elkarlanean antolatu dute ekimena.
Parte hartzaileak
Honako hauek hartuko dute parte erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidan:
- Migule Herrro y Rodrríguez de Miñon, txosten konstituziogilearen batzordekidea eta guar egun Estatu Kontseluko kidea.
- Jule Goikoetxea, Filosofia Doktorea, EHUko Zientzia Politikoko departamentuko irakaslea eta Cambridge Unibertsitateko ikertzailea.
- Carlos Fernández de Casadevante, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Katedraduna Nazioarteko Zuzenbidean eta Nazioarteko Harremanetan.
- Elixabete Piñol Olaeta, legelaria eta Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren inguruko Batzorde Bereziko lehendakaria (2001-2002).