argia.eus
INPRIMATU
Era askotako enpresak bilduko ditu Ekonomia Solidarioaren IV. azokak Bilbon
  • Ekonomia Solidarioaren IV. azoka  ospatuko da azaroaren 19 eta 20an Bilboko YIMBY gunean. Merkatu sozialean parte hartzen duten enpresen “erreferentzia gune” izatea du helburu ekimenak.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2016ko azaroaren 17a
Ekonomia Solidariaren azoka. (Arg.: truke.eu)

Ekonomia sozialak krisi egoerari erantzunak eskaintzen dizkion errealitate sozioekonomikoa izan nahi du. Azokak jendartearen errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen diren enpresak eta gizarte proiektuak bultzatzea du helburu. Horregatik, antolatzaileen ustez, beharrezkoa da enpresa horien gizarteratze bateratua.

Azokan 50 enpresa inguruk hartuko du parte, beraien produktu eta zerbitzuen berri emanez. Arlo oso desberdinetako erakundeak elkartuko dira, besteak beste, nekazaritza ekologikoa, energia berriztagarriak, software librea edo moneta soziala bultzatzen dituztenak.

Ekimena lau gunetan banaturik egongo da: Azoka, Aretoa, Txiki Gunea eta Atrioa. Azokan enpresen standak kokatuko dira bi egunetan. Aretoan eta Txiki Gunean hitzaldiak eta tailerrak emango dituzte hurrenez hurren. Atrioa, berriz, aisialdirako lekua izango da, besteak beste, kontzertu edo dastaketak egingo dira bertan.

Euskal Herriko Merkatu Sozialak eginiko bideoa ekonomia solidarioa jendearengana gerturatzeko:

 

EKONOMIA SOLIDARIOA from Merkatu Soziala on Vimeo.