Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kideek bide berria hasi dute, Euskal Herriko espetxeetara gertura ditzatela eskatzeko, Radio Euskadik jakinarazi duenez. Lehen aldiz, hainbat presok bakarkako kexak helaraziko dizkiote Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis de Castrori, salatuz sakabanaketak giza eskubideak urratzen dituela.
EiTBk jakin duenez, hasiera batean 50 bat presok aurkeztuko dute bakarkako kexa hori; bakoitzak bere eskaria bidaliko du, nork bere kasua aurkeztu eta urratu zaizkion eskubideak azalduz, eta Euskal Herrira hurbiltzeko eskaria egingo dute. Ondoren, gainerakoek ere bide bera hartuko dute.
Espetxe-araudia betez, Espetxe Zuzendaritzari gutunak bidaltzen hasi ziren martxoan EPPK-ko presoak, Euskal Herrira gertura ditzatela eskatzeko, baina ezezkoa jaso zuten.