argia.eus
INPRIMATU
Epaileek Hernaniko udala Hispanitate egunez itxita egotera behartu dute, langile batzordeak salatu duenez
  • Gaurko jai egunaren harira, bere postura azaldu nahi izan du Hernaniko Udaleko Enpre­sa Batzorde­ak: «azken urteetan, Udalean normaltasunez ga­ra­tu dugu lan egutegia, ideia eta sentsibilitate anitza dugun udal langileon artean. Nor­mal­tasun horren baitan, urriaren 12a lan eguna izan da, eta egun horretan lan egin nahi izan du­­gun langileok, horretarako au­kera izan dugu», azaldu dute. Baina salatu dute, Gobernu Espainiarreko Delegatuak, ha­ien lan egutegia epaitegietara eraman zuela, eta epaitegiak emandako epaiaren ondorioz, «Hispanitate Egunaren ospaki­zuna mehatxupean inposatu» zaiola Udalari; «eta ondorioz, udal langileoi».

Urumeako Kronika 2018ko urriaren 12a

Eta nabarmendu dute: «ez dugu zer ospaturik, Espainiak Amerikako lurraldeak bortizkeriaz konkistatu eta kolonizatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun honetan; ez dugu zer ospaturik, Guardia Zibilaren patroiaren egunean».

Kontzentrazioa, eguerdian

Horregatik, «Euskal Herrirako lan egutegi propioa» aldarrikatu dute, eta kontzentrazioa dei­tu dute gaur, udaletxe au­rre­­an, eguerdiko 12:00etan. «Udal langile eta he­rri­tar guztiei» lu­zatu diete deia: «hemen lan egin, hemen erabaki!».

Artikulu hau Urumeako Kronikak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.