argia.eus
INPRIMATU
Epailearen aurrean deklaratuko dute sare sozialetako adierazpenengatik atxilotutako zenbait lagunek
  • Euskal Herrian guztira 12 lagun atxilotu zituen Guardia zibilak sare sozialetan “terrorismoa goratzea” leporatuta. Eleak mugimenduak jakinarazi duenez, atxilotuetako zenbaitek aste honetan deklaratu beharko dute epailearen aurrean.

Topatu.eus @topatu_eus 2014ko ekainaren 03a
Txiolarien aldeko elkarretaratzea egin zuten zenbait lagunek (argazkia: Topatu.info).

Eleak-ek “adierazpen askatasunaren aurkako” operazio hau “beldurra sortzeko” modu bat izan zela salatu du. Honen aurrean, txiolariak babesteko ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Informazio gehiago:

Eleak mugimenduaren oharra osorik Topatu.info webgunean. Albiste hau webgune beretik hartu dugu CC-by-sa lizentziaz baliatuz.