Ana Torres epaileak Iñigo Cabacasen heriotza ikertzeko instrukzio fasea sei hilabetez luzatzea erabaki du. Hala eskatu zuen Cabacasen familiaren akusazio partikularrak, hain zuzen ere, ikertu beharreko frogak daudela argudiatu baitu Jone Goirizelaia abokatuak. Iñigo Gogogan plataformak erabakia hartu bitartean, eserialdia egin du epaitegi aurrean, beste behin, "justiza" eskatzeko.
Aukera ezberdinak zituen Torres epaileak gaurko egunerako: instrukzio fasea amaitutzat eman, luzatu, auzia artxibatu edota epaiketa abiaraztea. Azkenean, luzapenaren alde egin du eta beste sei hilabetez, Cabacas auzian epaiketa egin edo ez erabakitzeko beharrezko frogak aurkeztu ahalko dituzte Fiskaltzak eta defentsak.
Hainbat hedabidek kaleratu bezala, Fiskaltza auzia artxibatzearen aldekoa zen eta aldiz, Jone Goirizelaiak, Cabacasen familiaren abokatuak, luzapenaren alde egin zuen, hainbat proba eskatu eta ertzainek berriro deklaratzea nahi zuelako.
Hain zuzen ere, aurreko astean auziperatutako ertzainen adierazpenen aurrean -El Correo egunkarian argitaratuak-, hauek berriro deklaratzea eskatuko du. Adierazpen horietan auziperatutako ertzainek momentura arteko isilaldiarekin bukatu zuten esanez, "salduta" sentitzen direla. Gainera, haiekin batera, 2012ko apirilaren 5ean, Maria Diaz de Haroko kalezuloan egondako gainerako poliziei "gezurretan" aritzea leporatu zieten. Gehitu zuten ere, auzipetuta ez dauden ertzain horien artean dagoela Cabacas hil zuena.
Torresek erabakia hartzen zuen bitartean, Iñigo Gogoan Herri Ekimeneko hainbat lagunek eserialdia egin dute epaitegien aurrean, lehengo Albiako Lorategietan eta ondoren, Buenos Aires kaleko sarreran. Protesten bidez "justizia" exijitu eta Fiskaltzaren zein epaitegien "zabarkeria" salatu dute. Kezkatuta agertu dira Fiskaltzak aurreko astean esandakoen aurrean, "ez duela beharrezkoa ikusten ikertzen jarraitzea".
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]
Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]
Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]
Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia berresten du bere erabakiarekin Espainiako Epaitegi Gorenak. Ertzain bakarra izan zen zigortua Iñigo Cabacasen heriotzagatik.
Ertzaintzak “eraldaketa sakona” aurrera eraman ondoren, “hobera” egin duela dio Segurtasun sailburuak. Cabacasen familiak “gezurretan” aritzea leporatu dio.
Cabacas kasuko auziperatuen “inpunitatea hautsi” eta berriz horrelako gertakaririk ez izatea bermatu behar dela azpimarratu dute manifestariek. Justizia egiteko borrokan jarraituko dutela ere adierazi dute.
Paintballeko eskopetekin koloredun pilotak tirokatuz Olagibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegia margotu du Ernaik, Cabacas auziaren epaia salatzeko.
Cabacas auziko epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon asteazkenean eta igandeko manifestazio handirako deia egin dute. Gasteizen mobilizazioekin jarraituko dute ostegunean.
Ostegunean eman zuen epaia Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak. Iñigo Cabacasen guraso, senide, lagun eta kasuko abokatuek jakinarazi dute Auzitegi Gorenean helegitea jarriko dutela.
Iñigo Cabasen heriotzagatik kondenatutako ertzainak ez du kartzelara sartu behar izango, baina lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaimahaiak.
Iñigo Cabacasen senide eta lagunek epaiketaren balorazioa egin dute ostiralean Bilboko Kafe Antzokian deitutako prentsaurrekoan. Beraien ahotik kontatu nahi izan diote jendarteari gertatutakoa, baita nola sentitzen diren ere.
Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketaren azken aurreko egunean, behin betiko ondorioak eta eskaerak aurkeztu dituzte alde guztiek. Hasierako eskaerari eutsi dio fiskalak: ez du deliturik ikusten eta absoluzioa eskatu du akusatuentzat. Minduta, haserre, malko artean... [+]
Urriaren 15ean ekin zitzaion Iñigo Cabacasen heriotzaren gaineko epaiketari, eta azaroaren 9an amaituko da. Orain arteko saioetan kontrajarri egin dira ertzainen gehiengoen eta kaleko testiguen bertsioak. Asteartetik aurrera adituek deklaratuko dute.