Gizonak udaltzaingoan aitortu zuen bere bikotekidea zen 47 urteko emakumea hil zuela labankadaz, larunbatean. 20 urtean Euskal Herrian genero indarkeriari lotuta hil duten 121. emakumea izan da.
Larunbat goizean 51 urteko gizonezko batek labankadaz hil zuen 47 urteko bere bikotekide eta negoziokidea, eta jarraian bere burua entregatu zuen Iruñeko Udaltzaingoan. Eztabaida baten ostean egin zion eraso, biena zen Ermitagaña auzoko Anayak tabernan.
Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiak bi delitu leporatuta espetxeratzeko agindu du astelehenean, bermerik gabe. Hilketa egotzi diote, genero larrigarriarekin, eta tratu txar jarraituak ere bai.