argia.eus
INPRIMATU
Auzitegi Nazionalak zazpi gazte zigortu ditu, lau atxilotu dituzte eta gainontzekoak babesteko deia
  • Segiko kide izatea egotzita, 28tik epaiaren zain zeuden 16 gazteren aurkako atxiloketak hasi dira. Asteazken eguerdian Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz eta Marina Sagastizabal atxilotu dituzte kalez jantzitako poliziek. Beste gazteen herrietara hauek babestera joateko deia luzatu du Eleak mugimenduak.

ARGIA @argia 2015eko maiatzaren 06a

Epaiketa berean dauden 28 gazte independentisten egoera:

Zigortuak: Ibon Esteban, Xabat Moran, Marina Sagastizabal, Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Ainhoa Villaverde eta Aiala Zaldibar.

- Xabat Moran: Bilboko Somera kalean atxilotu dute kalez jantzitako poliziek, 14:00ak inguruan.

- Bergoi Madernaz eta Ainhoa Villaverde: Gasteizen atxilotu dituzte.

Marina Sagastizabal, Bilboko bus geltokiaren inguruan arratseko 17:00ak aldera atxilotu dute, zenbait lekukoren arabera.

- Aiala Zaldibar: bere etxera azaldu da Ertzaintza, baina ez dute han aurkitu.

- Ibon Esteban: gazteari babesa adierazteko Iruñeko Arrotxapea auzoko Ipar Gorri tabernan bildu dira hainbat lagun.

Gainerako bederatziak absolbitu dituzteXabier Arina, Ander Maeztu, Eneko Villegas, Garazi Autor, Imanol Salinas, Xabier Bidaurre, Julen Zuaznabar, Oihana Lopez eta Ruben Villa.

Fiskalak 12 gazteren kontrako akusazioak erretiratu eta libre utzi zituen abenduan: Endika Perez, Irati Tobar, Egoi Irisarri, Izaskun Goñi, Imanol Beristain, Saioa Zibiaur, Ikoitz Arrese, Aitziber Plazaola, Ainara Ladron,  Xalba Ramirez, Beñat Lizeaga eta Jazint Ramirez

Mobilizazioak (maiatzak 6):

Iruñea (Arrotxapea): 19:30ean Ipar Gorri ondoan.

Gasteiz: 19:00etan asanblada gaztetxean eta 19:30ean mobilizazioa Andre Mari Zuriaren plazan.

Hernani: 20:00etan elkarretaratzea.

Bilbo (Santutxu): 20:00etan manifestazioa Sei Izar plazatik.

Maiatzaren 7an balorazioa:

Eguerdiko 12etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan balorazioa egingo dute abokatuek eta aurrera begirako ekimenen berri emango dute.