Ivan Fedele konponsitore italiar ezagunak Youtube bidez izan ei zuen Oreka TX taldearen berri eta elkar-ezagutza horretatik abiatu zen gaur Donostiako Kursaaleko auditoriumean estreinatuko den Txalaparta obra.
Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarteren txalapartari 30. urteurrena ospatzen ari den Euskadiko Orkestra Sinfonikoa batuko zaio gaurko kontzertu berezia osatzeko. Euskal Herriko doinu tradizionalen eta musika garaikidearen arteko jolasa sortu nahi dute. Bihar ere emanaldia izango da gaurkoaren ordu berean, arratsaldeko 20:00etan. Hurrengo astean Gasteizen, Iruñean eta Bilbon ere arituko dira obra aurkezten.