Aurten Urepelen hasiko da martxoaren 19an eta Bilbon amaituko da 29an. Aurtengo leloa Euskahaldun! izango da. Datorren abenduaren 7an Durangoko Azoka omenduko dute 20:30ean, Ahotsenea gunean.
Horrez gain, Korrika Laguntzaile figurari aurkeztu dute eta helburua euskaltegiak diruz laguntzea da. Adierazi duenez, edonor izan daiteke eta 12 euroren truke, kanpainaren pina eta deskontuetarako txartela lor daitezke. 300 saltoki baino gehiago atxikitu zaizkio kanpainari eta, berrikuntza gisa, Durangoko Azokako hainbat standetan ere aplikatuko dira deskontuak. Laguntzaile egiteko aukera AEKren euskaltegietan, Korrikaren webgunean edo Durangoko Azokan bertan izango da laguntzaile egiteko aukera.
Mertxe Mugika AEKren Koordinatzaile Nagusiak adierazi zuen azkenaldian euskarak irabazi dituen hiztunetatik 150.000 euskaltegietan ikasi dutela euskara. Etorkizunean kopurua handitzeko, “euskaltegien sare indartsua” behar dela esan du.
Entzun abestia:
Iturria: Eneko Bidegain.
Aurtengo bideoklipa: