argia.eus
INPRIMATU
Entitateekin zuen zorra bigarrenez finantzatu du Bilbao Ria 2000k
  • Kutxabank, BBVA, Santander, La Caixa eta Laboral Kutxa banka entitateekin duen zorraren berritzea sinatu du Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Ria 2000 sozietateko presidente gisa. Sinatze honekin, sozietate interinstituzionalaren 95 milioi euroko zorra berriz ere finantzatuko litzateke datozen hamar urteetarako.

Uriola.eus @uriolaeus 2016ko maiatzaren 10
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea banketxeetako ordezkariekin.

Bi urteko ordaingabetasuna eta amortizaziorako beste zortzi urte izango ditu Ria 2000k sinatutako akordioari esker.

Sinaketa hau, iragan apirilean Bilboko Udaleko Udalbatzak confort letter delakoa onartu ostean burutu da, eta gainontzeko bazkideek beharrezko gestioak egingo dituzte, banka entitateek zorra kitatzeko aurkeztu beharreko bermeak entregatzeko asmoz.

Uneotan, Hegoaldeko Sahiesbideko lanetan murgilduta dago Ria 2000 erakundea, hain zuzen ere, Irala auzoan FEVEko trenbidea lurperatzeko lanetan. 

Bilbao Ria 2000 

1992ko azaroan jaio zen Bilbao Ria 2000 elkartea, "metropoliaren aintzineko industria aldeak berreskuratzeko" helburuaz. Herri kapitala dauka, eta bai Estatuko administrazioak bai euskal administrazioek osatzen dute akziokako elkartea. Lehenengoak bere menpekoak diren enpresen bidez: Lurzoruaren Herri Erakunde Enpresariala -SEPES- (%25), Bilboko Portu Agintaritza (%10), ADIF (%15). Euskal administrazioak berriz, Eusko Jaurlaritza (%15), Bizkaiko Foru Aldundia (%15) eta Bilboko Udalaren (%15) eta Barakaldo Udalaren (%5) ordezkaritzaren bidez. 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra