argia.eus
INPRIMATU
Enrique Maiak eskatu zuen Espainiako Armadaren esku hartzea
  • Iruñeko kaleak hartu zituen Espainiako Armadak ostiralean. Udaltzaingoan dauden bajak direla eta, segurtasun lanetan laguntza eskatu zion Iruñeko alkateak Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzari.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko apirilaren 06a

Espainiako Armadak Iruñeko alde zaharreko kaleak hartu zituen ostiralean eta armadak emandako laguntza eskertu du Iruñeko Udalak. Enrique Maia alkateak berak eskatu zuen Espainiako Armadaren esku hartzea. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari gutuna bidali zion, Iruñeko Udaltzaingoari segurtasun lanetan laguntza eskatuz. Gaur egun, 20 agente daude bajan positibo eman dutelako.

Ostiralean berrogeita hamar bat militarrek parte hartu zuten Iruñeko kaleetako patruilan. Udalak azaldu duenez hiru zituzten zereginak:

  • Mugikortasun mugei dagokienez araudia betetzen dela egiaztatu.
  • Udal zerbitzuen zaintzan lagundu.
  • Gizarte baliabideak martxan jartzeko materialen horniketa lagundu .