argia.eus
INPRIMATU
Enpresen negozioa kartzelan: 100 milioiko irabaziak presoen lan prekarioari esker
  • Espainiako Espetxe Lanak erakundearen eta patronalaren hitzarmenaren arabera 133 enpresek presoen lan indarra erabiltzen dute beraien ekoizpenerako. 156 milioi euroko fakturazioa izan duten arren, soldatetako gastua 54,5 milioi eurokoa izan da soilik.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 14a

Cuartopoder atariak argitaratu duen erreportajearen arabera, 3.500 presok egiten dute lan Espainiako Estatuko 53 tailerretan, 235 eta 565,5 euroko soldaten truke. Langileen Estatututik eta hitzarmen kolektiboetatik at egonik, langile presoek ez dituzte oinarrizko eskubide konstituzional eta laboralak; afiliazio sindikala edo urteroko oporrak, adibidez.

Noski, enpresek egoera aprobetxatu eta gutxieneko soldatatik behera ordaintzen diete langileei, mozkinak handituz. Suárez Tascón, Espetxe Lanetako gerenteak langileen kudeaketa eraginkorra azpimarratu du, irabazi handiak azaltzeko orduan.

CCOO sindikatuaren ustez ez dago zalantzarik enpresa pribatuak erakunde publikoen instalazioez baliatzen ari direla eta “ia esklaboa” den lan indarra lortzeko.

Hauek dira Euskal Herriko kartzeletan presoen lana erabiltzen duten enpresak:

  • Basaurikoan: Cartonajesinternacional SL, Flexix S.A, Vivasa
  • Langraitz Okakoan: Ind. Tec… Delaespuma SL, Ofitainteriores, S.A., Punpa Sari, Sociedad Cooperativa Limitada Alecop
  • Iruñekoan: Graficas Zokoa S.L.
  • Martutenekoan: Talleres Escoriaza S.A.