Danimarkako enpresa batek eraiki nahi ditu bi parke eolikoek hamar udalerriri eragingo lieke; Kolitza, La Garbea eta Peña Levante mendietan jarriko lirateke. Enkarterrin Parke Eolikorik Ez! plataformak errefusatu egin du ekintza.
Hamaika aerosorgailu jarri nahi ditu Dinamarkako Blue Viking Barbara enpresak Enkarterrin. Hamar udalerrietan izango luke eragina proiektuak: Bizkaian, Balmaseda, Artzentales, Sopuerta, Zalla, Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Ugao eta Basaurin; eta Araban, Okondon.
Eusko Jaurlaritzari baimen administratiboa eskatu dio enpresak, eta hark ebatziko du proiektua aurrera joango den edo ez, proposamena aztertu ondoren.
Enkarterrik Parke Eolikorik Ez! Plataformak 200 metroko aerosorgailuak bertan jartzea ekarriko duen “eragin itzela” salatu du. Plataformaren kexak aste hasieran jarri dituzte publiko, Bizkaiko Agintaritzaren Aldizkariak proiektuaren baimen administratibo eskaera argitaratzean.