Alen Mello kordalean 200 metroko zortzi aerosorgailuko zentral eolikoa jarri nahi du Euskal Haizie enpresak. Fisterra Energy taldeko kidea da, Blackstone Group funts putrearen amaraunekoa. Proiektua jendaurrean jarri du administrazioak eta abenduaren 13 arteko epea dago alegazioak aurkezteko. Herri hauei eragiten die proiektuak: Artzentales, Sopuerta, Galdames, Muskiz, Zalla eta Gueñes. Enkarterrin Makroeolikorik Ez plataformak, besteak beste salatu du Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak ez dituela kontuan hartzen eraiki nahi dituzten gainerako proiektuak, eta guztira 24 aerosorgailu handi jarri nahi dituztela 25 kilometroko erradioan: "Industrialde horien guztien inpaktua instalazio bakartzat hartu behar da". Honen aurrean alegazio-dokumentu bat argitaratu du eta herritarrak deitu ditu berau sinatzera, "mendien industrializazioaren aurkako herri-babesa lortzeko".
EAEko buletin ofizialean publiko egin denez, jendaurrean jarri du Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariak proiektua.
Proiektuak "Artzentales-Sopuerta Parke Eoliko eta haren ebakuazio-azpiegitura" du izena eta barne hartzen du, batetik, 49.6 MW-ko zentral eolikoa, 200 metroko zortzi aerosorgailuz osatua (6.2 MW-ko potentzia izango luke bakoitzak). Eta horrez gain, argindarra jaso eta ebakuatzeko azpiegiturak: aerosorgailuen arteko interkonexiorako azpiegitura elektrikoa, azpiestazioa Sopuerta udalerrian, konexio-azpiestazio murriztailea Gueñes udalerrian, 17,1 kilometroko aireko linea Artzentales, Sopuerta, Zalla eta Gueñes udalerrietan zehar, eta 466 metroko lurpeko linea Gueñes udalerrian.
Enkarterrin Makroeolikorik Ez elkarteak zera adierazi du: "Proiektuak ez du errespetatzen 2 km-ko gutxieneko distantzia nukleo bizigarriekiko, eta auzo eta baserri ugari kondenatzen ditu. Era berean, ez du ebidentzia nahikorik ematen 200 metro baino gehiagoko altuerako turbina mota horiek igortzen dituzten hotsek eta infrasoinuek sortzen dituzten ondorioak osasunerako kaltegarriak ez direla ziurtatzeko".
Proiektu honek inguruko faunan ekarriko duen kalteaz zera diote: "Kritikoa da babestuta dauden hegazti harraparien eta kiroptero espezieentzat. Aurkeztu duten faunaren txostenak aitortzen du proiektuak eragina izango duen kokaleku guztiak hegazti hauen ohiko hegaldi-eremua dela, 50 eta 200 metro bitarteko altueran. Era berean, 10 km-ko erradioan sai zuriaren 14 habia daudela esaten du, eta horrek, indarrean dagoen araudiaren arabera, proiektu hau eraikitzea bideraezina egiten du".
"Proiektu industrial" honek Enkarterrin izango dituen eragin ekonomiko negatiboak ere aipatu dituzte: "Industria horrek Enkarterrin lan-aukerak eta tokiko ekintzailetza galtzea ekarriko ditu, Espainiako Bankuak 2023ko urtarrilaren 23ko txostenean baieztatzen duen bezala. Gainera, inbertsio politika hori tokiko, komunitateko eta gobernuko hainbat programek Enkarterrietako eskualdea garatzeko aspaldidanik egiten duten apustuaren aurkakoa da, landa-turismoari, nekazaritza- eta abeltzaintza jarduerari eta kultura- eta natura-ondareari balioa emateari dagokienez".
Makroeolikoen aurkako plataformak salatu du Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak "ez dituela kontuan hartzen izapidetzen ari diren beste proiektu batzuen ondorio sinergikoak. Une honetan lau espediente daude irekita, eta azkenean onartuko balira, neurri handiko 24 aerosorgailu eraikiko lituzke, gehi instalazio osagarriak eta ebakuazio-lineak, 25 kilometroko erradioan. Industrialde horien guztien inpaktua instalazio bakartzat hartu behar da, bestela iruzurrezko zatiketa izango bailitzateke".
"Gure baliabideen espoliazioa berdez tindatzen dute administrazioaren adostasunarekin"
Datozen hilabeteetan hitzaldiak eta zine emanaldiak antolatuko dituztela iragarri du plataformak, "Enkarerriri eragiten dion arazoan sakontzeko asmoz". Baina ohartarazi du "gai hau energia kolonialismoaren eta finantza espekulazioaren arazoa dela. Ildo horretan, kaltetutako beste eremu batzuekin lankidetzan ari gara, inbertsio-funtsen espekulazioaren aurrean babestuko gaituen lurraldearen defentsarako sare bat sortzeko". Salatu du proiektu hauek "gure baliabideen espoliazioa berdez tindatzen dutela administrazioaren adostasunarekin".
Herritarrek sinatutako alegazioak Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dituzte, "hiriburu handien mesedetan eskualdeetako biztanleak pobretzen dituen makroberriztagarrien eredua salatzeko" egingo duten ekintza batean.
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]
Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]
Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]
Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]
Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.
Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]
Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.
Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.
Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]
"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]
Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]