argia.eus
INPRIMATU
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.
Bertsozale.eus @bertsozale 2024ko irailaren 30

Hondarribiko Itsas Etxean izan du zita gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Areto bete zale izan da gaurkoan bertsolariei adi. Sei bertsolari hauek aritu dira gaurkoan: 

Lan puntuagarriak amaituta, Eneritz Artetxe Eizagirre izan da garaile, 482,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara: zehazki, Irungora, urriaren 27an. Honela geratu da sailkapena:

Eneritz Artetxe Eizagirre -------------------------- 482,5

Aratz Igartzabal Bidegain ----------------------- 478 

Unai Gaztelumendi Arandia ---------------------464,5

Oier Aizpurua Olaizola ------------------------------445

Maddi Aiestaran Iparragirre ------------------ 444,5

Ane Beloki Lopez ---------------------------------- 419,5

Gai jartzen Iban Narbaiza Cevidanes ibili da. Epaileak hauek izan dira: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Bihar jokatuko da hurrengo saioa, Andoainen. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai; baita bihar Bastero kulturguneko txarteldegian saioaren aurretik, aurretik agortu ez badira.