argia.eus
INPRIMATU
Energia nuklearrari boikota egiteko deia, Txernobylgo istripuaren 30. urteurrenean
ARGIA @argia 2016ko apirilaren 26a
Asteartean bete dira 30 urte Txernobylgo istripua gertatu zenetik / Wikipedia

"Elektrizitate konpainiak zigortzeko modu bakarra dirua emateari uztea da", diote ekologistek. "Haien diru-sarreretan beherakada sufritzean lagako dute albo batera energia nuklearra".

Boikota lau maila edo urratsetan egitera deitu dute:

1. Egun batez kontsumoa murriztu: etxeko argiak ez pizturik mantendu, ontzi-garbigailua zentzuz erabili...

2. Kontsumoa murriztu epe luzeago batera begira: gailuak ez utzi stand-by egoeran, LED bonbillak erabili, beroari ihes egiten uzten ez dioten leihoak jarri...

3. Energia berriztagarria erabiltzen duen konpainia batera salto egin, Goiener-era esaterako.

4. Zure energia propioa sortu, instalazio fotoboltaiko edo minieolikoen bidez, esaterako.