Bihartik hasita eta larunbatera arte Energia Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen. Hitzaldi, mahai-inguru eta dokumentalen bidez, gaur egungo energi ereduaz eztabaidatu eta etorkizunerako bestelako bideak proposatu nahi dituzte jardunaldietako antolatzaileek.
Hitzaldi guztiak Aldabe Gizarte Etxean egingo dituzte, ostegunekoak izan ezik; horiek EHUko Letra Fakultatean izango dira. Dokumentalak, berriz, Auzolana pilotalekuan.
Bionekazaritza, Desazkundea, Fracking Ez Araba eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteek, jasaten ari garen energi krisiarenganako kezkak akuilatuta, indarrak batu dituzte, “zein energia mota eta zertarako?”, galderari erantzuten saiatzeko.
Eta horretarako, egitarau mamitsua prestatu dute. Asteazken, ostegun eta ostiralean hiruna hitzaldi eta dokumental bana izango dira; xedea, hiru egun horietan, egoeraren diagnostikoa egitea da.
Lehenbiziko egunean energiari lotutako azpiegitura handiez eta horien aurreko erresistentziez jardungo dira, hainbat borrokaren lekukotza eta guzti.
Ostegunean, “Energiaren demokratizazioa” lelopean, mintzalariek energiarekin zerikusia daukaten arazoak izango dizute hizpide, tokian tokikoak zein mundu mailakoak.
Hirugarren egunaren ardatza indarrean dugun eredua sakonki aztertzea izango da, erregai fosilekiko dependentziari arreta berezia eskainita.
Hiru egunetan, hitzaldiak arratsaldeko 18:00etan hasi eta 21:30ean bukatuko dira. Dokumental emanaldiak, berriz, 21:45erako iragarri dituzte. Besteak beste, Gasland, Euskal Herria: ezkutuko zorra eta A crude awakening. The oil crash (Iratzartze gordina. Petrolioaren talka) izango dira ikusgai.
Larunbatean emango diete akabera jardunaldiei, goizetik hasita. Azken hitzaldi sorta goizeko 10etan hasiko da, Aldabe Gizarte Etxean halaber. Azken egun horretan egungo ereduaren alternatibak izango dira ardatza. Hala, lau orduz, energia berriztagarriez –eta haien mugez–, hondakin bilketa ereduez, kontsumoaz eta elikadura-burujabetzaz mintzatuko dira hizlariak.
Azken hori, gainera, genero ikuspuntutik aztertuko dute Arantza Arrien eta Esti Redondo EHNE-Bizkaia sindikatuko kideek. Bazkari herrikoiaren ostean, arratsaldeko 16:30ean hasiko jardunaldien azken saioa, Eta orain zer? Antolatuko gara? izenburupeko eztabaida. Eredu energetiko berri baterako bidaia-orria, horratx gaia.
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]