Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama.
Azken indusketa honek ez du, berriki hildako Naparraren amak jarraitu. “Behintzat oraingoan ez diot amari esan behar izan ez dela Jose Miguelen gorpua agertu” esan du Euskalerria Irratian Eneko Etxeberriak.