argia.eus
INPRIMATU
Eneko Aldana abertzalea izango da Ziburuko auzapez berria
  • Botoen %44,7 lorturik, Eneko Aldanak irabazi du bigarren itzuliko lehia Ziburun. Ziburu Bizi ezkerreko zerrenda irekia nagusitu da, Aldana abertzale eta ezkertiarra buru duela.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 28a

Aurreikusi zena gertatu da Ziburun: botoen %44,7ak lorturik, auzapezaren kargua irabazi du Eneko Aldana abertzale gazteak. Atzetik oso urrun gelditu dira beste hiru lehiakideak. %17,2 eginik, bigarren kokatu da Isabelle Dubarbier, %13,6 lortu dute Henri Hirigoienberrik eta Joseph Aranburuk eta Dominique Duguetek.

Ziburu Bizi-ren garaipenak poz handia ondorioztatu du herriko abertzale eta ezkertiarren artean: