Emun kooperatibak lan ildo eta irudi berriaren aurkezpen publikoa egingo du gaur Bilbon. Duela hamasei urte sortu zen Emun, lan mundua euskalduntzeko helburuarekin.
Alor sozioekonomikoan buru-belarri ibili ondoren, lan eremu berriei helduko die hemendik aurrera Emunek, eta euskara eta berrikuntza soziala izango ditu misio.
Aldaketok, euskal jendartearen behar berriei erantzuteko asmoz egin dituzte. Lan mundua euskalduntzeko bideari muzinik egin
gabe, lau lan eremu banatu dituzte aurrera begira: hizkuntza, kultura, aniztasun eta immigrazioa eta partehartzea. Alor horiei euskaratik eta euskaraz erantzungo diete.
Lan ildo eta irudi berriaren aurkezpena Euskalduna Jauregian egingo du, 11:30ean hasita. Ekitaldian Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du galdera honi erantzun nahian: Nola lotzen dira euskara, kultura, immigrazioa eta parte-hartzea Euskal Herrian? Aurkezpen saioan ondoko agerpenak ere izango dira: Plataforma per La Llengua, Irizar kooperatiba, Fagor Taldea eta Emun aholkulari taldea.