argia.eus
INPRIMATU
Emeki festibalaren lehen edizioa egingo dute asteburuan, Urruñan
  • Jaialdia urriaren 21ean eta 22an egingo da emazteez osaturiko egitarauarekin. Lehen lerroan ezarriko dituzte eskualdeko artista femeninoak bi egunetan zehar.

Mattin Azpiroz Pagola 2023ko urriaren 16a
Buhaminak, festibaleko taldeetako bat emanaldi batean. // Argazkia: Buhaminak

Emeki festibalaren estreinako edizioa antolatu dute astebururako Urruñan. Urriaren 21ean eta 22an emazteen ahotsak erdigunean jarriko dituzte. Antolatzaileen hitzetan, festibalak “plaza emazteena izatea du xede”. Programa oparoa aurkeztu dute, estilo anitzeko musikarekin.

Antolatzaileek azpimarratu dute euskal musika tradizonala gizonek “okupatzen dutela”. Horren harira, eskualdeko artista femeninoak “lehen lerroan ezarri” nahi dituzte, eta askotariko estiloak jorratuko dira: musika tradizionala, umorea, abesbatzen kantua...

Larunbatean, Pauline Junquet, Marie & Camilla bikotea, Bost Axola eta Les Petites Levres taldeak eta Habia ahots eta soka hirukotea arituko dira oholtza gainean. Amaitzeko, igandean KukuBird, Neska Tamborrada, Buhaminak eta Les Meuf’in artistei egingo diete leku.