argia.eus
INPRIMATU
Emazteak lehen aldikotz Donibane Lohizuneko aurreskuan
  • Hiru urteko etenaldia izan ondoren, azkenean joan den ekainean Begiraleak taldeak aurreskua dantzatu ahal izan zuen Donibane Lohizuneko bestetan. Ekainaren 26an izan zen, igandearekin, mezaren ondotik, elizaren atarian.

dantzan.eus 2023ko urtarrilaren 30
Tradizioari jarraikiz...

1939an egin zuten bezala, soka-dantzan ateratzen dira urtero dantzariak, aurreskuaren etapa guziak segurtatuz, agintariei edota taldekolaguntzaile aktiboei ohorea egiteko gogoarekin. Aurten ere hala egin da, Lorea Boscq musikarien arduraduna eta taldean inplikatua den Lisa Crépin dantzaria ohorezko gomitak izanki.

Egokitzapenak egiteko ordua...

Aspalditik aipatzen zen taldean, inguruko herriek neskei behar duten tokia emana zieten jadanik eta aurten guri izan behar zela erabaki genuen. Horretarako soka-dantza 8 neskek eta 7 mutikok osatu zuten, beste 15ek ohoreak jaso zituztelarik. Orain arte, gizonak ziren dantzari gisa aritzen zirenak, neskak bakarrik fandangoa eta arin arina dantzatzerat gonbidatuz.

Eguna markatu duten beste izen batzuk...

Aurreskulari eta atzeskulari: Battitt Etxart dit Onagoïty eta Oihana Betelu

Bigarren eta azken aurrekoa: Oihana Dottax eta Pierre Latasa Goya

Lehen aldikotz parte hartu duten beste emazteak: Julene Muruaga, Idoia Aznar, Elaia Aznar, Maite Aleman, Lilia Larralde, Idoia Salha.

Berdintasuna denetan...

Aurreskua dantzatu aitzin, dantzariek ezpata-dantza egin zuten elizan, meza garaian. Momentu horretan ere, lehen aldikotz, genero bereizketarik gabeko taldea agertu zen.