argia.eus
INPRIMATU
Emaztea tiroz hiltzen saiatu den gizon bat atxilotu dute Bidarten
  • Ehizarako eskopetarekin tiro egin zion larunbatean 68 urteko gizonak bere emazteari, Bidarten duten etxean. Gizona atxilotu dute eta emakumea ospitalean da, baina bere bizia ez dago arriskuan.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 26a
Argazkian, Miarritzeko hilketa salatzeko elkarretaratzea (Gasteizko Asanblada Feminista)

Emaztea hiltzen saiatzea leporatu diote gizonari, Baionako prokuradoreak azaldu duenez. Prokuradoreak gehitu du emakumeak zauriak dituela, baina arriskutik at dela.

Bestalde, igandean 29 urteko gizon bat atxilotu zuten Miarritzeko hotel batean, gelan berekin zegoen emakumeari eraso egin ziolako.

Miarritzeko hilketa

Miarritzeko hilketa oraindik gogoan dugula jaso dugu Bidartekoaren berri. Apirilaren 14an, 75 urteko emakumearen gorpua topatu zuten suhiltzaileek Miarritzeko Agilera auzoko etxe batean, 77 urteko gizonezkoaren gorpuarekin batera. Gizonezkoak emakumea eskopetarekin tiroz hil eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.