argia.eus
INPRIMATU
Emakunderen Aholku Batzordeak eskatu dio Urkulluri erakundea Lehendakaritzara itzularaztea
  • Gogorarazi du 2015ean NBEk lehen saria eman ziola Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, genero-ikuspegia sustatzeko modalitatean, bikaintasuna erakutsi zuelako: "Non dago bikaintasun hori orain?", galdetu du Batzordeak. Honek bere nahasmena azaltzen du gutunean, eta azpimarratu du gizarte moderno guztietan berdintasun-politikak zentralak direla, eta ezaugarri funtzionalak ez ezik, sinbolikoak ere badituztela. "Berdintasun gaietan nazioarteko erakundeek estatuei eskatzen diete berdintasunerako erakundeak toki hierarkiko nagusian egon daitezela, berdintasun politiken sustapenak gizartean eragina izan dezan", gaineratu du.

    Gutunean jasotzen denez, "erabaki honek mezu sinboliko bat dakar, bai herritarrentzat, bai lurralde eta toki administrazio guztientzat, herri honetako berdintasun politikak gizarte politiketara baztertuta geratzen direla". Eusko Jaurlaritzaren erabakiarekin atzera egiten dela iritzi diote eta 40 urte atzera egiten dela salatu dute, sasoi hartako “asistentzialismora itzuliz”.

    Urkullu lehendakariaren gobernu berriak Berdintasunerako Legea hausten duela eta horrek kezkatzen dituela adierazi dute, maila baxuagoko arau batek lege bat ezin duela aldatu jakinda. Batzordeak "milaka emakume ordezkatzen dituzten dozenaka elkarteren ordezkari gisa" hitz egiten du, elkarrizketa bilatzen du eta Urkulluri bere erabakia berriz aztertzeko eta Emakunde berriz lehendakaritzari atxikitako organo autonomo gisa mantentzeko eskatzen dio.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 18a
Ibarretxe lehendakaria Emakunderen sari banaketa batean.

Gogorarazi du 2015ean NBEk lehen saria eman ziola Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, genero-ikuspegia sustatzeko modalitatean, bikaintasuna erakutsi zuelako: "Non dago bikaintasun hori orain?", galdetu du Batzordeak. Honek bere nahasmena azaltzen du gutunean, eta azpimarratu du gizarte moderno guztietan berdintasun-politikak zentralak direla, eta ezaugarri funtzionalak ez ezik, sinbolikoak ere badituztela. "Berdintasun gaietan nazioarteko erakundeek estatuei eskatzen diete berdintasunerako erakundeak toki hierarkiko nagusian egon daitezela, berdintasun politiken sustapenak gizartean eragina izan dezan", gaineratu du.