argia.eus
INPRIMATU
Emakundeko zuzendari izendatu dute Izaskun Landaida
  • Eusko Jaurlaritzak Izaskun Landaida izendatu du Emakundeko zuzendari. Osalaneko izendapenak ere egin dituzte.

Josu Urtubia @otxua 2013ko urtarrilaren 30
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari berria.

Emakundeko zuzendari berria Gizarte Laguntzetan diplomatua da eta Valentzian Berdintasuneko Eragile Masterra. Horrezaz gain, administrazio lanetan aritu da Bizkaiko hainbat enpresa txiki eta ertainetan, baita, LANDA XXI, landa eremuko emakumeen elkartean ere.

Emakundeko koordinatzaile nagusi,Miguel Burzako izendatu dute. Administrazio publiko eta justizia sailak berriz, giza eskubideen zuzendari Monika Hernando izendatu du. Ekonomia eta lehiakortasun sailak, Maria Itziar Armentia Alvarez izendatu du Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendari. Turismoko zuzendari Maria Mercedes Garmendia Bereciartu izendatu dute.

Osalaneko zuzendari nagusia Izaskun Urien

Osalan Laneko segurtasun eta Osasunerako erakundeko zuzendari izendatu dute Izaskun Urien Azpitarte eta Rodrigo Gartzia Azurmendi Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria. Bestalde, Iñigo Ansola izendatu dute Ingurumen eta lurralde politikako zuzendari nagusi. 2007tik Bizkaiko aldundiko Uren zuzendari izan da Ansola.